XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) dituen abantailak zorroztasun handiagoagatik lortzen ditu.

Hain abstraktuak ez izateko, imajina dezagun dama-joko bat, piezak lau erregetara mugaturik dituena eta non ez den axolagabekeriarik espero, jakina.

Garbi dago horrelako kasuan (jokalariak erabat berdinak izanik) garaipena mugimendu bihurriren baten bidez bakarrik erabaki daitekeela, adimenaren ahalegin indartsuren baten emaitza izanik.

Ohiko baliabiderik gabe, analista erabat murgiltzen da lehiakidearen izpirituan, berarekin bat egiten du eta sarritan horrela ikusten du, begiratu batean, bestea errakuntzara eramateko edo kalkulu okerretara bultzatzeko duen bide bakarra (batzuetan guztiz sinplea benetan).

Whist jokoa aspaldi ezagutu zen kalkulu-ahalmenean zuen eraginagatik: eta adimen-mailarik handieneko jendeak atsegin adierazkaitza aurkitu izan du joko honetan, xakea hutsaltzat baztertzen zuen bitartean.

Inolako zalantzarik gabe, ez dago antzeko ezer analisi ahalmena gehiago erabilarazten duenik.

Kristaudiko xakelari onena ezin da xakejokalari onena baino askoz gehiago izan; baina whistean trebea izateak arrakastarako gaitasuna inplikatzen du garrantzi handiagoko beste eginkizun batzuetan, adimena adimenaren kontra borrokatzen den guztietan.